XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bein, igaro den neguan, Laminarri zer oteden yakin nairik Galdakanoko Laminarrieta orretara yoan nintzan.

Amonarik zarrena nor zen galde egin ta berarengana yo nuen.

Mainton, esan nion, beste zerbaiten ondorean; Mainton ¿zer dira Laminarriak?.

@- Errekako atxak, jauna.

@-¿Eta zegaitik etedauke izen ori?.

@- Antxe, atxetan, egoten zirean laminak uretati urtenda, orraztu ta orraztu.

@-¿Zelangoak ziran eurak?.

@- Gerriti gora, emakume; gerriti bampecirc;ra, arrain.

Beste onenbeste egin nai izan zuen lentxeago nere adiskide batek, Oñati-ondoko Lamiategin, errotariaren emazteari galde au eginez: -¿Zegaitik esaten dotsazue Lamiategi zuen etxe oni? Lamia ori zer eteda?.

- Jauna ¿legamiña badaki zer dan? Urunari, ogixa egiteko, nastaten dotsagun orampeuml;a? Lamia be (re) auxe dala esan leike.

Lamiategi-yabeak, dakuskunez, eztaki bere ondasunen berri.

Aintzinako Erromarren spelunca, geroztikako latinoen cavea edo cova ta erdaldunen cueva adierazteko lau-bost itz ditu gure euskera zampacirc;r onek: atxulo ta koba Bizkaian, armalzulo Naparroan, leizezulo Gipuzkoan nonbait, obi arabar askok erderaz ere; eta gainera Lamizulo ta Lamiazulo Naparroako ibar askotan.

Anbotoko dama entzutetsuaren yauregiak, inguru aietako baserritarren batzuri entzun diedanez, Lamiñazulo zuen bere izena.

III. Gaztetxo nintzalarik aste gurenez (santuz) urtero arritzen nintzan Jeremiasen erosta (lamentatio) bat apaizak oiukatu (kantatu) oi zutenean.